Aurtengo besta ttikiek badute eguna: irailaren 17an hasi eta 19an akituko dira. Lerro hauek idazterakoan, antolatzaileak oraindik egitaraua zehazten ari baziren ere, gutti goitibeheiti hauek izanen dira ekitaldiak.
Besta ttikiei hasiera ofizala eman aitzinetik, ortziralean, hilak 17, pintxoak izanen dira, eta beranduago, 20:00etan txupinazoa botako da. Gauean kontzertuak izanen dira. Larunbatean, eguerdian tortilla eta paella lehiaketak eginen dira eta horrekin bazkaria eginen da gero. Ondotik, mus txapelketa jokatuko da da. Gauean, berriz, Jalisko Band taldearekin dantzaldia izanen da.
Gainerako xehetasunak hurrengo alean emanen ditugu.