Alkateak bota zuen txupinazoa baino lehen, antzinako eta gaur egungo baserriko lanak aurrez-aurre paratu ziren herri kirol jaialdi berezian. Eskulanekoek 15 segundogatik irabazi zieten «motorizatuei». San Tiburtzio Egun handian, dantzari ttikiek bere saioa eskaini zuten. Aitzitik, helduen Dantza Luzerik ez zen izan, taldea osatzeko mutil nahiko elkartu ez zelako.