DATUA | 700 LAGUN espero dituzte euskal artzainen bestan.
Sunbildarrak Ameriketan Elkarteak eta Udalak antolatuta, Ameriketan izandako euskal artzainen besta handia irailaren 19an eginen da. 700 lagun espero dituzte bazkarian eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute:
• 09:00etan: hainbat herritatik autobusak abiatuko dira.
• 10:00etan harrera-ekitaldia eginen da. Trikitilariak ere ariko dira eta jatekoa-edatekoa eskainiko da.
• 11:00etan, Elizan Meza izanen da Ameriketan ibilitako guztien alde, herriko abesbatzaren eta bertsolarien kantuekin.
• 12:00etan dantzariak eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira.
• 13:00etan Herriko Etxean artzainen topaketa eginen da eta omenaldia eskainiko zaie.
• 14:00etan Highballa zintzur bustitzea eginen da, Ameriketan hain ohikoa zuten edaria, Canadian Club whiskyaren eta Seven Up freskagarriaren nahasketa berriz ere edateko aukera izanen da.
•Ondotik, 700 lagunendako bazkaria izanen da pilotalekuan eta animazioa ere izanen da.
•19:00etan agurra eskainiko da eta autobusak abiatuko dira bueltan herrietara.
Aipatu, bertzalde, artzainen egun hau iragarriko duen kartela Agustin Sainz igantziarrak eta Josetxo Etxepare lesakarrak egin dutela eta irudia harrian grabatu eta Herriko Etxean jartzeko asmoa dagoela.