Pasatu dira Andremariak

Irune eta Itsaso 2010eko abuztuaren 31

Jabier Iriarte

Andremariak giro ederrean joan dira. Aurtengoan Pello Apezetxea, herriko apezak, eman zion hasiera besteei antxaferoa botaz; Orain dela 20 urte Euskara Mankomunitatearen sortzaileetako bat izan zelako eta baita azken urte hauetan euskal kulturaren alde egin duen lanarengatik ere. Aurtengo ekitaldi arrakastatsuenak herriko dantzarien saioa, herriko gizon eta emakumeen arteko kirol desafioa, Txutxin Ibañez mariatxi taldearen emanaldia eta nola ez, bezperako herri afaria eta Asaua izan dira. Nahiz eta gorabehera ttiki batzuk izan diren, egitaraua osorik bete da eta kontent agertu da Udala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun