Urtero bezala, Larraburua elkarteak egunpasako ateraldia antolatu zuen Goierrira abuztuaren 20an. Goizean, Urretxun erleen museoa bisitatu zuten. Ondotik, Legazpin Mirandaolako burdinolaren bisita birtuala egin zuten eta arratsaldean Zumarragako La Antigua eliza ezagutu. 31 lagun joan ziren eta Joxepa antolatzaileak erran duenez, jendea gustura ibili zen.