EAk Udalean zituen hiru zinegotziek –Arantxa Zubieta, Agustin Arribillaga eta Jose Antonio Telletxeak– talde independente gisa segitzea erabaki dute. Horren arrazoi nagusia EAk hartu dituen erabaki politikoekin ados ez egotea dela azaldu dute. Jakinarazi dutenez, «seriotasuna eta zorroztasuna gure izaera politikoaren oinarriak izanen dira eta, urte aunitzez lan honeri ekiteko asmoa berraipatu nahi dugu».
Herri Taldea harritua
Herri Taldeak bere harridura adierazi du «batez ere Nafarroako EAk gure eskualdean egindako inbertsio politikoa kontutan izanik». Horrekin batera, zera gaineratu du: «1983an Independientes de Echalar zerrenda bat ere aurkeztu zen eta ez beza izenak izana egin…».