Ezkurrak gaur irabazten badu, Kursaaleko finalerako txartela eskuratuko du

Ttipi-Ttapa 2010eko abuztuaren 31

Koteto Ezkurrak finalerako txartela eskuratzen badu, torneo honetako hamabigarren finala izanen du.

Finalera sailkatzen denak San Migel doneztebarra izanen du arerio

Koteto Ezkurra doneztebarrak Ibon Agirrezabala Matxin IV.aren aurka jokatuko du gaur Hernaniko Galarreta frontoian. 16:00etan hasiko da lehia eta irabazten badu, finalean ariko da. Galduz gero, berriz, Migel Mari Urrutia saldiastarra pasako da finalera.

Gaur arratsaldean erabakiko da Julen San Migel Doneztebeko erremontista gazteak nor izanen duen Casino Kursaal Torneoko finalean kontrario: Migel Mari Urrutia saldiastarra edo Koteto Ezkurra doneztebarra. Bi horiek dira aukera haundienak dituztenak.

Kotetok Ibon Agirrezabala Matxin IV.aren kontra jokatuko du gaur arratsaldean Hernaniko Galarreta pilotalekuan (16:00). Irabazten badu, torneoko bere hamabigarren finala jokatuko luke. Galduz gero, berriz, Migel Mari Urrutia sailkatuko litzateke. Matxin IV.ak, aldiz, zaila du finalean aritzeko aukera lortzea, horretarako 30-0 irabazi beharko bailuke. Urrutiak 30-12 irabazi zion Matxin azkoitiarrari, baina Ezkurraren kontra 30-24 galdu zuen.

Sailkatzen denak larunbateko finalean Julen San Migelen aurka jokatu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun