Udalak enkante publikoa eginen du Iarmendiko barrutian dituen postuak aurtengo ehizaldirako errentan jartzeko.
Joan den urtean baino bederatzi postu gutiago dira eta gainerakoek zenbaki ezberdina dute. Enkantearen baldintzak udal idazkaritzan daude interesatuak dauden guztientzat. Ondoko taulan prezioaz gain, postuek lehen zeukaten zenbakia eta oraingoa ageri dira.
2010EKO EHIZA GARAIA
POSTU ZENB. LEHENGO ZENB. PREZIOA
6 3 1.555 €
7 2 2.000 €
8 Parapeto 2.960 €
9 10 2.020 €
10 11 2.020 €
11 13 2.960 €
12 14 1.320 €
13 15 1.320 €
14 16 830 €
15 Maxterneko kaskua Udalarena
16 18 830 €
17 19 830 €
18 21 830 €
19 22 830 €
20 23 1.320 €
21 24 1.320 €