Jose Antonio Loiarte zubietarrak irabazi du Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2010ko abu. 30a, 16:15

Segundo guttigatik gelditu da Asier Pellejero aresoarra mailaz igotzeko aukerarik gabe.

Raul Kastro urroztarra bigarren izan da eta Asier Pellejero urroztarra hirugarren

Jose Antonio Loiarte zubietarra eta Raul Kastro urroztarra bigarren mailan ariko dira heldu den denboraldian.

Jose Antonio Loiarte zubietarrak eta Raul Kastro urroztarrak hirugarren maila utzi eta bigarrenean aritzeko txartela lortu dute. Igandean jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala Arazurin, txukun aritu ziren zubietarra eta Kastro, eta lehendabiziko bi postuak eskuratuta lortu dute mailaz igotzea.

Uztailaren 8an Iruñean jokatutako kanporaketan sailkatu ziren lehen bortz aizkolariak aritu ziren finalean. Loiarte izan zen lanak aki­tzen lehena: 07:48ko denbora behar izan zuen 45 ontzako bi enbor eta bi kanaerdiko ebakitzeko. Raul Kastro urroztarra bigarren gelditu zen, 09:08ko denbora egin ondotik. Asier Pellejero aresoarra, berriz, hirugarren gelditu zen (09:32).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun