Hiru jardunaldi jokatuko ondotik, larunbat honetan, Herriz Herri herri kirol txapelketako azken jardunaldia edo finala jokatuko da Berriozarren. Ilargi Parkean izanen da, 18:30etik aitzinera.
Beran, Arantzan eta Elizondon jokatu dira orain arte saioak, eta eskualdeko taldeak, Bera eta Baztango Basaburua, ederki moldatu dira. Lehen proba konbinatuan Berako taldea eta bigarren proba konbinatuan Baztango Basaburua dira oraingoz sailkapenean puntuazio altuena duenak. Bertze bi taldeak Berriozar eta Ultzama dira.
Lehen proba konbinatuan jokatu diren hiru jardunaldietatik bi irabazi ditu Berako taldeak eta denborak batuz, Berak 58:01:35eko denbora du; Berriozarrek 59:45:40koa; Basaburuak 62:28:71ekoa eta Ultzamak 61:30:68koa. Larunbateko finalerako txartela lortu dutenak jardunaldietako hiru talde onenak izan dira: Bera, Berriozar eta Ultzama.
Bigarren proba konbinatuan, berriz, Basaburuakoek 11 puntu eskuratu dituzte; Berak 9,5; Berriozarrek 6,5 eta Ultzamako taldeak 3. Kasu honetan, liga sistema erabiltzen ari direnez, lau jardunaldietako puntuak batuta erabakiko da guztia.