Azken asteotako tenperatura altuek marka jarri dute aurtengo estatistika datuetan. Oraingoz, Nafarroa iparmendebaldeko herri hauetan urte honetan erregistratu diren altuenak pasa berri diren egun hauetakoak izan dira. Abuztuaren 26an, konparaziora, eskualdeko herri gehienetan 30 gradutik gora markatu zuten termometroek eta, zehazki bi herritan, Donezteben eta Iruritan, 40 gradutara dezente hurbildu ziren: Donezteben 39º eta Iruritan 38º. Nafarroako gainerako datuekin alderatuz, Argetasen 41º erregistratu zituzten eta Iruñean 38º. Hurrengo egunetarako egin diren aurreikuspenen arabera, nabarmen frexkatuko omen du.