Doneztebarrak Merkatari Elkarteak 'positibotzat' baloratu du joan den larunbateko ekimena

Joxema Irigoien 2010eko abuztuaren 24a

Zozketatzen ziren hamar sariek badituzte onuradunak

Maite Oskoz, Doneztebarrak Merkatari Elkarteko ordezkariak, balorazio 'positiboa, egiten du joan den larunbatean gauzatu zuten ekimenaz. Orain arte gisa honetako jarduerak udaberrian edo udazkenean egin izan badituzte ere, aurten, lehenengo aldiz, abuztuan egitea deliberatu dute, 'Merkatariak karriketan' izenarekin. Izatekotan, larunbatean egin zuen bero izugarriaren ondorioz, (Doneztebeko Metereologia Estazioak 39,3º neurtu zituen, Nafarroako daturik altuena), ez zen espero zuten jendetzarik animatu karriketan ibiltzera, batez ere arratsalde partean. Alabaina, zirkunstantzia horregatik ez balitz, arrakasta 'erabatekoa' izanen zela iruditzen zaio Maite Oskozi.

 

Erosketa-txartelen zozketako saridunak

Bakoitza 200 euroko balioarekin,  10 erosketa-txartelen zozketa egin zen arratsaldeko 8etan. Zozketa honetan sartzeko, nahitaezkoa zen azkeneko asteetan Doneztebarrak Elkarteko dendetan erosketak egitea eta hori demostratzen zuten kupoi batzuk beteak izatea. Behin zozketa eginda, honako hauexek dira onuradunak:

  • Lourdes Goñi (Doneztebe)
  • Amaia Castro (Doneztebe)  
  • Eva Lertxundi (Almandoz) 
  • Arantxa Arregi (Doneztebe) 
  • Kontxi Saldias (Beintza-Labaien) 
  • Junkal Zubigarai (Legasa)
  • Laura Andresena (Legasa)  
  • Izaskun Juanena (Doneztebe) 
  • Mª Jesus Elizondo (Doneztebe) 
  • Junkal Zubigarai (Legasa) Fideltasunaren saria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun