Igeldoko Harria Txapelketan hirugarren postua lortzeko atarian gelditu da Unai Bertiz sunbildarra

Ttipi-Ttapa 2010eko abuztuaren 23a

Hirugarren sailkatu denak adina jasoaldi egin ditu, baina halakoetan pisurik arinena duena gelditzen da aitzinetik

Donostiako Aste Nagusiaren barne, joan den larunbatean Igeldoko Harria Txapelketa jokatu zen. Harri-jasotzaileak 134 kiloko harri baldarrarekin aritu ziren, eta bortz minutuko denboran ahalik eta jasoaldi gehien eman behar izan zizkioten.

Han tartean izan zen Unai Bertiz sunbildarra ere, eta txukun ibili zen. Hirugarren sailkatu zen Urtzi Telleriak adina jasoaldi egin zituen Bertizek, 12 guztira. Baina halakoetan, pisu arinena duenak izaten du lehentasuna eta kasu honetan, Telleriarentzat izan zen hirugarren postua. Baina Bertizek urtetik urtera gero eta hobeki moldatzen dela erakutsi zuen. 2008an zazpi altxaldi egin eta zazpigarren sailkatu zen, eta 2009an bederatzi aldiz altxatu zituen eta bosgarren sailkatu zen. Aurten 12 jaso ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun