Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da igandean Arazurin

Ttipi-Ttapa 2010eko abuztuaren 27a

Asier Pellejero aresoarra.

Jose Antonio Loiarte zubietarra, Asier Pellejero aresoarra eta Raul Kastro urroztarra ariko dira, bertzeak bertze

Uztailaren 8an Iruñean jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan sailkatutako lehen bortz aizkolariak ariko dira lehian igande honetan, abuztuak 29, Arazurin jokatuko den finalean. Jose Antonio Loiarte Mutuberria (Zubieta), Asier Pellejero Otermin (Areso), Goizeder Belza Igoa (Etxarri Aranatz), Raul Kastro Ezkurra (Urroz) eta Iban Resano Igoa (Ergoiena) ariko dira 13:00etatik aitzinera eginen den finalean.

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako enbor moztu beharko ditu eta lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun