Uharte-Arakilgo Artzain Egunaren 43. edizioa igande honetan izanen da

Joxema Irigoien 2010eko abuztuaren 24a

Aralar-Mendi elkarteak antolatzen du eguna, Uharte-Arakilgo Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin

Artzain Txakur Lehiaketaz gain, Ardi Gazta lehiaketa eta Latxa Ardien lehiaketak ere jokatuko dira bertze zenbait ekitaldiren artean

Urteroko hitzordurako prest dituzte kontuak Uharte-Arakilen. Izan ere, honez gero ibilbide luzea egina duen Artzain Egunaren 43. edizioa ospatuko baita irailaren 29an, Aralar Mendi Kultur Elkarteak antolatua.

Urteroko hitzordurako prest dituzte kontuak Uharte-Arakilen. Izan ere, honez gero ibilbide luzea egina duen Artzain Egunaren 43. edizioa ospatuko baita irailaren 29an, Aralar-Mendi kultur Elkarteak antolatua.

 

Beharbada arratsaldeko 5etan jokatzen den Artzain Txakur Lehiaketa da arreta mediatikorik handiena bereganatzen duen ekitaldia baina, izan, egun osoan badira hainbat eta hainbat ikusgarri bisitarien arreta bereganatuko dutenak. Hala, goizeko 10etan emanen zaio hasiera San Joan Plazan XXIX. Latxa Ardi Gazten Lehiaketari. Ordu bat beranduago, 11etan, Uharte-Arakilgo pilotaleku irekian Nafarroako XXIII. Makinazko Ardi Mozte Txapelketa hasiko da. Eta San Joan Plazan ere, Latxa Arrazako Ardien VII. Lehiaketa Nazionala izanen da, bai ardi burubeltz eta ardi burugorrien atalean.

 

 

 

Artzain Txakur Lehiaketa

 

 

Euskal Artzain Txakurra' arrazakoak ez ezik, "historikoki gure artean lan egin duten gainontzeko txakur arraza nahiz arraza nahasketa duten txakurrak ere" parte har dezakete lehiaketan. Txakurraren obedientzia, artaldea biltzea eta hesiaren barnean sartzea izanen dira egin beharko dituzten lanak. Dena den, egin beharreko lana ongi egin eta horretan pasatutako denboraz gain, artaldea menperatzeko txakurrak duen trebetasuna eta ardiekiko tratu ona ere kontuan hartuko dira irabazlea erabakitzeko. Hala, hiru frogetatik bi baztergarriak izanen dira eta punturik gehien lortu duten txakurrek klasifikatuko dira. Irabazlea eta bigarrenak Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko Txapelketan. Azkeneko urteotan Antonio Alustiza aresoarrak erdietsi du lehen postua hamar aldiz.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun