Gaur akituko dira Lekarozko San Bartolome bestak

Ttipi-Ttapa 2010ko abu. 20a, 13:28

Lekarozko dantzariek asteartean, San Bartolome Egunean, eskainiko dute euren saioa.

Azken txanpan sartu dira Lekarozko bestak. Bortz egun jai-giroan pasatu ondotik, gaur emanen diote bukaera. Eguerdiko Meza Nagusiaren ondotik, herriko dantzarien emanaldia, herri kirolak, Mutildantzak eta Joxe Angelekin dantzaldia izanen dira, bertzeak bertze.

 

Azken bortz egun hauetan San Bartolome bestak ospatzen ari dira Lekarozen. Baina azken txanpan sartu dira orain. Gaur, asteartea, eta San Bartolome Eguna aldi berean, azkeneko eguna izanen dute. 

Egitaraua

10:00etan argisoinuak

12:00etan Meza Nagusia

13:00etan herriko dantzariak

18:00etan herri kirolak

20:00etan dantzaldia Joxe Angelekin

22:00etan Mutildantzak eta gaita

00:00etan dantzaldia Joxe Angelekin

Ondotik Gaixoa ni.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun