Doneztebeko merkatariek karriketara aterako dituzte euren dendak larunbat honetan

Joxema Irigoien 2010eko abuztuaren 20a

Herriko merkataritza indartzea da egitasmo hauen helburua

Karrika animazioak ere antolatu dituzte goiz-arratsalderako

Doneztebarrak Merkatari Elkarteak antolatua 'Merkatariak karriketan' izeneko ekimena prestatu dute larunbat honetarako, abuztuak 21. Izan ere, elkarte honetako 13 dendek euren postuak jarriko dituzte Doneztebeko karriketan goizeko 10etatik eguerdiko bietara eta arratsaldeko hiruak eta erdietatik ilunabarreko zortzietara. Alabaina, herrian dauden gainerako dendek euren ohiko ordutegietan egonen dira irekiak.

Doneztebarrak Merkatari Elkarteak antolatua 'Merkatariak karriketan' izeneko ekimena prestatu dute larunbat honetan, abuztuak 21. Izan ere, elkarte honetako 13 dendek euren postuak jarriko dituzte Doneztebeko karriketan goizeko 10etatik eguerdiko bietara eta arratsaldeko hiruak eta erdietatik ilunabarreko zortzietara. Alabaina, herrian dauden gainerako dendek euren ohiko ordutegietan egonen dira irekiak.

 

Horrela bada, aldi honetan honako hauek dira euren produktuak erakusgai eta salgai jarriko dituzten dendak: Marash, Belen Loradenda, Amaia Picabea, Julia Goxotegia, Saldias Harategia, Alustiza, Cosas de Casa, Kukuka, Lakar etxea, Onddo ta punto, Kosma, Kamamila eta Honorio Taberna. Horiek denak euren dendaren atean bertan jarriko dituzte salgai euren produktuak Kukukak izan ezik. Denda honek Zaldua argazkidendaren inguruan jarriko du bere postua.

 

 

Karrika animazioak eta erosketa-txartelen zozketa

 

Egunari animazio gehiago emateko txalapartariak ariko dira Santa Luzia Plazan eguerdiko ordu batean eta, arratsaldeko zazpietan, Doneztebeko akordeoilariek kontzertua eskainiko dute plaza berean. Eta musika ez ezik, trena ere ibiliko da karrikaz karrika Santa Luzia Plazatik aterata.

 

Eta egunari bukaera emateko, erosketa-txartelen zozketa iragarri dute antolatzaileek arratsaldeko zortzietarako. Kontuan hartu behar da azkeneko asteotan Doneztebarrak elkarteko dendetan erosketak egiteagatik bazegoela kupoi batzuk betetzeko aukera eta horiexen artean zozketatuko dira, hain zuzen ere, 200na euroko 10 erosketa txartel. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun