Dantza Luzerik ez zen izan Sunbillako San Tiburtzio Egunean

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 12a

Dantzari ttikien saio polita eskaini zuten plazan. Aitor Arotzena

Dantzari ttikiek eta erraldoiek, ordea, bere dantza ikuskizuna eskaini zuten

Sunbillan San Tiburtzio egun handia ospatu zuten abuztuaren 11n. Eguraldi ederra lagun zutela, udal korporazioak Herriko Etxetik elizarako bidea egin zuen, Santi Arretxeak bandera zeramala. Meza ondotik, banderak eta korporazioak, dantzari ttikien eta erraldoien laguntza izan zuten Ramon Latasaren plazaraino. Arkaitz Vicente, Mikel Bertiz, Aitor Agirre eta Ruben Irigoienek dantzatu zituzten erraldoiak.

Plazan, dantzari ttikiek bere emanaldia eskaini zuten, baina dantzari heldurik ez zen bildu, eta hortaz, ez zen Dantza Luzerik izan. Itxura batean, taldea osatzeko mutilak falta ziren.

Ttikiek eta erraldoiek bere dantzak akitu zutenean, hameketakoa izan zen erreka ondoko arboladian.

Arratsaldean profesionalen arteko pilota partidak izan ziren. Jon Apezetxea goizuetarrak eta Ladis Galarzak 3 tantutan utzi zituzten Ibai Perez eta Galarza VI. Partida nagusian berdintasun gehiago izan zen eta Aritz Lasak eta Laskurainek 22 eta 16 irabazi zieten Retegi Bi eta Beroiz-i.

Azken egunak

San Tiburtzio bestek egunotan segida izanen dute. Abuztuaren 12an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Txirrindulari proba. 10:30etik 13:15era pottokak ibiliko dira igerileku ondoko belagian. 11:00etan Plater-tiroketa izanen da. 16:00etatik 20:00etara haur jokoak eta puzgarriak. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Joxe Angel akordiolariarekin.

Abuztuaren 13an, ortziralean, Koadrilen Eguna izanen da. 09:30ean Argi soinuak joko dituzte. 10:00etan mus txapelketa jokatuko da. 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara tren txutxua ibiliko da. 14:30ean Koadrilen bazkaria izanen da Ulibeltzak elkartean Jaiak txarangarekin. 17:00etan Trikitixa jaialdia izanen da. 19:00etan Toka-aitzur-zartagin txapelketa. Arratsalde-gauez dantzaldia izanen da Agerralde akordiolariarekin.

Abuztuaren 14an, larunbatean, Ezkonduen Eguna ospatuko da. 09:30ean Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Haurren III. Herri Krosa. 11:30ean Helduen III. Herri Krosa. 12:00etan Futbito txapelketa. 14:00etan Zikiro jatea izanen da plazan Jaiak txarangarekin. Sobera bero egiten baldin badu arboladian, eta eguraldi txarra egiten badu frontoian eginen da otordua. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun