Joan den ortziralean jokatu zen Burlatan Nafarroako txokor biltze txapelketa eta Fernando Etxegaraik bertze behin Berara ekarri zuen txapela. Bi lerrotan bat bertzearengandik 1,25 metrotara paratutako 50 txokor biltzeko 06:12:26ko denbora egin zuen, bigarren gelditu zen Berriozarko Eder Goldarazenak baino 18 segundo baino guttiago. Goldarazenak 06:30:80ko denbora egin zuen. Sailkapeneko laugarren postua, berriz, Baztanera etorri zen. Anizko Unai Iantzik 07:11:54ko denbora eginez akitu zituen lanak. Patxi Irazoki igantziarra ere parte hartzekoa zen txapelketan, baina azkenean ez zen aritu.