Joan den urteko turista kopuru berdintsua dabilela jakinarazi du Bertizko Partzuergoak

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 11

Landetxetan, halere, jautsiera somatu dela dio Interneteko operatzaile batek

Bertizko Partzuergo Turistikoa arreta handiz segitzen ari da sektore turistikoaren portaera, egoera ekonomiko konplikatua dagoen urte honetan. Sektore honetan, ezkortasuna nagusi bada ere, turismo bulegoetako uztaileko datuek, pasa den urteko turista kantitate berdintsua atenditu dela baieztatzen dute. Bertzalde, Nafarroako Estatistika Institutoak jakinarazi duenez, urtearen lehenengo seihilekoan, ipar-mendebaldeko zonaldean (Bertiz, Plazaola eta Sakana biltzen ditu) gaua igaro dutenen turista kopurua iazkoa baino handiagoa izanik.

Turista guttiago landetxetan edo landetxe gehiago turista kopuru berdintsuarentzat?

Aldiz, ezaguna den Interneteko landa turismoko operatzaile batek, ez ditu hain datu positiboak argitaratu. Nafarroa, nahiz eta bigarren autonomia-erkidegoa izan landa turismo okupazio datu hoberenekin, Asturias eta gero, jaitsiera garrantzitsu bat jasan du landa etxe eta landa hotelen okupazio portzentaian. Dena den, entitate turistikoak adierazten du, hasiera batean, okupazio portzentaia jaitsiera, alojamendu eskaintza handiagotu delakoz izan daitekeela, turista kopuru berdina edo gehiago egon bada ere. Zentzu honetan, deigarria gertatzen da, zonaldean antzeman diren legalizatuak ez dauden alojamenduak, hala, lehiakortasunaren baldintzak ez baitira errespetatzen.

Pilota jaialdiak ortzegunero Elizondoko Antxitonean

Era berean, urte honetan, Bertizko Partzuergo turistikoak, aktibitate berri bat antolatu du Elizondon. Gure zonaldean bereizgarria den pilota aintzat harturik, Elizondoko Antxitonea Trinketean, larru paleta partida ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen die turistei. Abuztuko ortzegunetan 20:00etan izanen dira partidak, eta animazioaz gain, sorpresa txikiren bat egonen da. Ekintza honekin, Elizondoko arratsaldeak dinamizatzea lortu nahi da eta gure bisitariei denbora-pasa atsegin bat eskaintzea. Horretarako, Baztango Udalak eta Elizondoko establezimendu batzuk laguntzen dute, hala nola bertako pilotariek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun