Sunbillako San Tiburtzio bestak, abuztuaren 10ean, astearte arratseko 20:00etan Paco Errandonea alkateak botako duen txupinazoarekin abiatuko dira. Aitzinetik, 18:30ean herri kirol desafioa eginen da bi kuadrilen artean. Proba konbinatu berezia izanen da, lehengo baserriko lanak eta oraingoak gogoratuz, igerileku ondoko belagian. Lehen suziria Herriko Etxetik bota ondotik kalejira eginen da gaitero, buruhandi eta erraldoiekin eta Jaiak txarangarekin. 21:00etan Zopak izanen dira Ulibeltzak elkartean Jaiak txarangarekin eta gauez dantzaldia Salaberri akordiolariarekin.
San Tiburtzio eguna abuztuaren 11n
Abuztuaren 11n, asteazkenean, San Tiburtzio egun handia ospatuko dute. 09:30ean argi soinuak joko dituzte gaiteroek. 11:00etan Meza Nagusia aditu ondotik, 12:15ean Sunbillako dantzariak ariko dira eta aperitiboa izanen da plazan. 18:00etan, Aspeko profesionalen arteko pilota partida jokatuko da. 22:30ean su artifizialak izanen dira, Astondoa pirotekniaren eskutik. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin.
Ortzegunean Haurren Eguna
Abuztuaren 12an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Txirrindulari proba. 10:30etik 13:15era pottokak ibiliko dira igerileku ondoko belagian. 11:00etan Plater-tiroketa izanen da. 16:00etatik 20:00etara haur jokoak eta puzgarriak. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Joxe Angel akordiolariarekin.
Koadrilen Eguna ortziralean
Abuztuaren 13an, ortziralean, Koadrilen Eguna izanen da. 09:30ean Argi soinuak joko dituzte. 10:00etan mus txapelketa jokatuko da. 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara tren txutxua ibiliko da. 14:30ean Koadrilen bazkaria izanen da Ulibeltzak elkartean Jaiak txarangarekin. 17:00etan Trikitixa jaialdia izanen da. 19:00etan Toka-aitzur-zartagin txapelketa. Arratsalde-gauez dantzaldia izanen da Agerralde akordiolariarekin.
Ezkonduen Eguna akitzeko
Abuztuaren 14an, larunbatean, Ezkonduen Eguna ospatuko da. 09:30ean Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Haurren III. Herri Krosa. 11:30ean Helduen III. Herri Krosa. 12:00etan Futbito txapelketa. 14:00etan Zikiro jatea izanen da plazan Jaiak txarangarekin. Sobera bero egiten baldin badu arboladian, eta eguraldi txarra egiten badu frontoian eginen da otordua. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin, bestak akitzeko.