Hirugarren mailako Euskadiko aizkora kanporaketa jokatuko da abuztuaren 10ean Aian

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 9a

Joxeantonio Loiarte zubietarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Abuztuaren 10ean, astearte arratsaldeko 17:30ean jokatuko da Aian hirugarren mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da. B multzoko bederatzi aizkolari lehiatuko dira, eta aurreneko bi sailkatuek lortuko dute saria, finalerako txartela eskuratuko baitute. Aizkolari bakoitzak launa enbor kanaerdiko moztu beharko ditu eta Joxeantonio Loiarte zubietarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Abuztuaren 10ean, astearte arratsaldeko 17:30ean jokatuko da Aian hirugarren mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da. B multzoko bederatzi aizkolari lehiatuko dira, eta aurreneko bi sailkatuek lortuko dute saria, finalerako txartela eskuratuko baitute. Aizkolari bakoitzak launa enbor kanaerdiko moztu beharko ditu eta Joxeantonio Loiarte zubietarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Berekin batera, Julen Kañamares eta Goizeder Beltza nafarrak, Mikel Belauntzaran, Josu Aizpuru, Urtzi Olasagasti eta Unai Otaño gipuzkoarrak, Ramiro Llanos arabarra eta Unai Aldape bizkaitarra lehiatuko dira bi txartel horien bila.

Guztira 12 aizkolari ziren aritzekoak bigarren kanporaketa horretan, baina azkenean bederatzi izanen dira, hiru aizkolarik ezintasuna agertu baitute: Beintza-Labaiengo Patxi Mindegiak, Jon Perez de Villarealek eta Esteban Pikabeak; Pikabeak eta Perez de Villarrealek mediku agiria aurkeztu dute.

Dagoeneko bi aizkolarik lortu dute finalerako txartela, Juanjoxe Erdoziak eta Arkaitz Jauregik; biek ala biek lehen multzoan jardun zuten lehen kanporaketan, Andoainen (Gipuzkoa), ekainaren 24an. Hirugarren eta azken kanporaketaka heldu den asteartean, abuztuaren 17an, jokatuko da Azkoitiko plazan 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun