Ekainean baino 18 langabetu gehiagorekin bukatu da uztaila eskualdan

TTIPI TTAPA 2010ko abu. 6a, 10:02

Azkeneko hilabetetako beheitirako joera bukatu da eta 1.034 lagunek izena emana dute Doneztebeko Enplegu Bulegoan

Azkeneko hilabetetako beheitirako joera gelditu eta ekainean baino 18 lagun gehiagok izena emana zuten uztail hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan, 1.034 guzira.

Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 595 kontratu gauzatu ziren uztailean, baina horietatik 49 (%10 baino guttiago) bertzerik ez ziren mugagabeak izan.

Adin tarteen eta lan arloen arabera aldaketak

Adina eta sexuari dagokionez, adinaren eta sexuaren arabera gorabeherak daude langabetu kopuruan; 25 urtez goitiko gizasemeen artean 412tik 430era igo zen langabetu kopurua uztailean eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 483tik 481ra jautsi. 25 urtez beheitikoen arteko gizasemetan berriz, 93tik 82ra jautsi zen langabetu kopurua eta emakumeetan, aldiz, 28tik 41era igo.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka, alde handiarekin, langabetu gehien, eta uztailean igo egin da, 570etik 588ra, 18 gehiago. Industrian, aldiz, 3 lagun guttiago daude lan gabe, 213. Eraikuntzan ere lagun batean beheiti egin du langabeziak, 146 langabetutik 145ra jautsi baita; nekazaritzan18tik 21era igo da langabetu kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere, 67 langabetu ziren uztail hondarrean, ekainean baino 6 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun