EAk Etxalarren zituen hiru zinegotziek taldea utzi eta independiente gisara segituko dute

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 5a

Orain arte Etxalarko EAko hiru zinegotziak, Aitor Etxarri eta Maiorga Ramirez parlamentariekin, Etxalarren 2008an egindako agerraldi batean Aitor Arotzena

Partiduak ezker abertzalearekiko duen jarrera “onartezina” egiten zaie

Eusko Alkartasunak Etxalarren zituen hiru zinegotziek udal taldea utzi dutela jakinarazi zuten joan den ortziralean, uztailaren 30ean izandako batzarrean. Beraz, Arantxa Zubietak, Agustin Arribillagak eta Jose Antonio Telletxeak ez dute hemendik aitzinera EAren izena erabiliko eta “concejal no adscrito” edo atxikitu gabeko zinegotzi bezala eginen dute lan Etxalarko ualetxean. Hemendik aitzinera hiru zinegotziek Etxalarko Independienteak izena erabiliko dute, nahiz eta botoa emateko orduan indibidualki emanen duten. Etxalarren alkatetza daukan Herri Taldeak bere harridura adierazi du “batez ere Nafarroako EAk gure eskualdean egindako inbertsio politikoa kontutan izanik”.

Eusko Alkartasunak Etxalarren zituen hiru zinegotziek udal taldea utzi dutela jakinarazi zuten joan den ortziralean, uztailaren 30ean izandako batzarrean. Beraz, Arantxa Zubietak, Agustin Arribillagak eta Jose Antonio Telletxeak ez dute hemendik aitzinera EAren izena erabiliko eta “concejal no adscrito” edo atxikitu gabeko zinegotzi bezala eginen dute lan Etxalarko ualetxean. Hemendik aitzinera hiru zinegotziek Etxalarko Independienteak izena erabiliko dute, nahiz eta botoa emateko orduan indibidualki emanen duten. Erabakia hartzerakoan bertze zerrendakideen adostasuna izan dutela adierazi dute egunotan herritarren artean banatuko den idatzian. Idatzi horren arabera, “1991 ezkeroztik hausteskundetara aurkeztu garen partiduaren ezker abertzalekiko jarrera onartezina egiten zaigula eta, gure boztanle eta Etxalarko herritar guztiei, egoera argitzea komenigarria dela uste dugu” diote eta argi utzi nahi dute “legealdi ezberdinetan zehar bideratu gaituzten jarrera politikoak, lan egiteko konpromezuak eta programak ez direla aldatu”. Idatzia bukatzeko, “orain arte bezala, seriotasuna eta zorroztasuna gure izaera politikoaren oinarriak izango dira eta, urte aunitzez lan honeri ekiteko asmoa berraipatu nahi dugu” diote hemendik aitzinera Etxalarko Independienteak bezala lan eginen duten EAko zinegotzi ohiek.

 

 

Herri Taldea harritua

Etxalarren alkatetza daukan Herri Taldeak bere harridura adierazi du “batez ere Nafarroako EAk gure eskualdean egindako inbertsio politikoa kontutan izanik”.

Herri Taldearen ustez, “etxalartarrok zuzenean konprobatu ahal izan genuen hori legealdi hasieran izan genituen uholdeetan. Hauteskunde kanpainan geundela Maiorga Ramirez jauna behin baino gehiagotan agertu zen gure herriaz arduratuta edo. Horrelako adibideak bat baino gehiago izan dira eskualdean”.

Bertze aldetik, Herri Taldeak galdegiten du “non geratuko den hameka aldiz aditu Parlamentuko babes hori, NABAIrena alegia? Hamaika aldiz aditu behar izan du Herri Taldeak: Eak NABAIren bitartez Parlamentuan galdera eginen du, horrek herria salbatuko balu bezala. Zenbat galderek izan dute erantzun baikorra Etxalarko herritarrentzat?”.

Etxalarko Herri Taldeari berte hainbat galdera etortzen zaizkio burura; “EAri botoa eman zioten herritarrek zer dakite egoera berri honen inguruan? Lehenagoko edukien inguruan lan egiten segituko dute? Herri programan agertutakoaren inguruan? Euskal Herri abertzale eta independiente baten inguruan?” .

EAtik atera diren zinegotziek izenean independienteak direla erraiten badute ere Herri Taldeari burutara datorkion gauza bakarra da 1983ko “Independientes de Echalar” zerrenda bat ere aurkeztu zela eta “ez beza izenak izana egin…”.

Etxalarko udala kudeatzen duen taldeak zalantza dauka mugimendu hau ematera gaur egungo egoera politikoak behartu dituen edo egoera hau probestuaz heldu den urterako hauteskundeak prestatzen dabiltzan. Halere, Herri Taldeak garbi ikusten du Bilbon EAk eta Ezker Abertzaleak sinatutako akordio estrategikoa beharrezkoa dela Euskal Herriarentzat. “Ondotik atxikitzen ahal diren bertze Talde politikoak ere, ongi etorriak izanen dira. Akordio hau aplikagarria ikusten dugu Nafarroako Parlamentuan eta baita zenbait herrietan ere. Hemendik aitzinera herritar guzien esku dago Polo Soberanista baten bidez, Nafarroa eta Euskal Herri berri baten aldeko apustua egitea” dio Herri Taldeak eta 2007ko hauteskundeetan hartutako bideari segituko diotela adierazi dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun