Sunbillako bidegurutzearen irtenbide duinaren alde, hirugarren mozketa eginen dute abuztuaren 5ean

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 4a

Sunbildarren eskakizunek ez dute Nafarroako Gobernuaren erantzunik jaso oraindik. TTIPI TTAPA

Orain artekoak oru laurdenekoak izan dira, baina ortzegunean ordu erdiz itxiko dute N-121A errepidea

N-121A errepidetik Sunbillara ateratzeko edo herritik errepide nagusira ateratzeko bidegurutzeari aterabide duina ematea eskatuz, hirugarren errepide mozketa eginen dute sunbildarrek ortzegunean, abuztuaren 5ean, 11:30etik 12:00etara. Beraz, ekainean eta uztailean egindako mozketak ordu laurdenekoak izan baziren ere, oraingoan ordu erdiz itxiko dute errepidea, ordu laurden bat Iruñerako norabidean eta bertze ordu laurdena Irunerako norabidean.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen irtenbideak, esperatzeko erdiko karril proposatzen du. Sunbildarrek, aldiz, lotura errepidearen azpiko aldetik edo gaineko aldetik egitea eskatzen dute.

Oraingoz, Nafarroako Gobernuak ez die sunbildarren eskakizunei erantzun eta hauek mobilizazioekin segituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun