Abuztuaren 3tik 7ra ospatuko dituzte Gazteluko Santo Domingo bestak

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 3a

Mahaiaren inguruan bilduko dira aurten ere gazteluarrak bestetan. TTIPI TTAPA

Oihan Larretxea eta Ander Erasun aurrez aurre ariko dira aizkoran larunbat eguerdian

Abuztuaren 3an, astearte arratseko 20:00etan botako diren suziriekin hasiera emanen zaie Gazteluko Santo Domingo bestei. Ondotik herriko trikitilariak herria alaitzen ibiliko dira eta 21:00etan zopak izanen dira Herriko Ostatuan.

Abuztuaren 3tik 7ra ospatuko dituzte Gazteluko Santo Domingo bestak Oihan Larretxea eta Ander Erasun aurrez aurre ariko dira aizkoran larunbat eguerdian Abuztuaren 3an, astearte arratseko 20:00etan botako diren suziriekin hasiera emanen zaie Gazteluko Santo Domingo bestei. Ondotik herriko trikitilariak herria alaitzen ibiliko dira eta 21:00etan zopak izanen dira Herriko Ostatuan.

 

Asteazkena 4

Asteazken goizeko 11:30ean Meza Nagusia izanen da. Ondotik salda Herriko Ostatuan. 17:00etan partxis txapelketa jokatuko da. 18:00etan pilota partidak. 19:30etik 22:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

 

Ortzeguna 5

Ortzegun goizeko 09:00etan gosaria izanen da. 11:00etan haurrendako jokoak. 14:00etan herri bazkaria. Arratsaldean dantzaldia AGERRALDErekin.

 

Ortzirala 6

Ortziralean 10:30ean kalejira eginen da herriko trikitilari eta buruhaundiekin. 11:00etan haurrendako jokoak izanen dira. 18:00etan trikitixa saioa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDErekin.

 

Larunbata 7

10:30ean kalejira abiatuko da trikitilari eta buruhaundiekin. 13:00etan aizkora apustua jokatuko da: Ander Erasun Oihan Larretxearen kontra. Arratsaldean haurrendako puzgarriak izanen dira. 17:00etan mus txapelketa. 22:00etan gazte afaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GARRAXI taldearekin. Ondotik GAIXOA NI, bestei akabera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun