Donamariko ehiza postuen enkante publikoa eginen da uztailaren 31n

Iñaki Telletxea 2010eko uztailaren 29a

Bidasostako etxola, Donamariko mendietan. Iñaki Telletxea

Ehiztariak larunbat eguerdian bilduko dira udaletxean

Udan bete-betean sartuak gaude oraindik, baina Donamarian udazkenari begira daude dagoeneko. Aurtengoan herriko uso postuen aprobetxamendurako enkantea egitea tokatzen da eta hori, ahozko posturen bidez laster izanen da. Uztailaren 31n, larunbata, 12:00etan udaletxean eginen da. Enkatean ateratzen diren zortzi ehiza esparruak bi urtetarako adjudikatuko dira.

Hasierako prezioak

Uso ehizako postu hauen hasierako prezioak hauek izanen dira: Golbaiko 11 postuak 30.000 euro, Uztalakortako 8 postuak 12.000 euro, Bidakorriko 14 postuak 9.000 euro, Labeagako 7 postuak 4.000 euro, Bidasostako 10 postuak 5.000 euro, Txarutako 7 postuak 6.000 euro, Ubedoko 6 postuak 1.500 euro eta Argibelko 8 postuak 2.000 euro. Ubedo eta Argibeleko espa­rruak izan ezik, gainerako guztiek beraien txabola daukate. Enkatearen baldintza plegua Herriko Etxeko idazkaritzan eskura daiteke astelehen, asteazken eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun