Nafarroako sega txapelketa jokatuko dute igande eguerdian Leitzan Mariñelarenak eta Kanflankak

Aitor Arotzena 2010eko uztailaren 29a

Euskadiko azpitxapeldun izan ondotik, Nafarroako txapela lehen aldiz janzten saiatuko da Jon Kanflanka leitzarra. Koldo Alduntzin

Beran, Herriz Herri txapelketako lehen saioa jokatuko da igande eguerdian

Nafarroako sega txapelketa jokatuko da abuztuaren 1ean, igande eguerdiko 12:00etan Leitzan. Berriki Euskadiko txapelketan bigarren izan den Jon Kanflankarekin batera, Lantzeko David Mariñelarena ariko da eta ahalik eta belar gehien moztu beharko dute 45 minutuz.

Nafarroako sega txapelketa jokatuko da abuztuaren 1ean, igande eguerdiko 12:00etan Leitzan. Berriki Euskadiko txapelketan bigarren izan den Jon Kanflankarekin batera, Lantzeko David Mariñelarena ariko da eta ahalik eta belar gehien moztu beharko dute 45 minutuz. Proba, Leitzatik Uitzirako irteerako belagi batean eginen da.

 

Herriz Herri txapelketako lehen saioa igandean Beran

Igande arratsaldeko 19:00etan, berriz, Berako Altzate Plazan abiatuko da Nafarroako Herriz Herri txapelketa. Berriozar, Ultzama. Basaburua eta Bera ariko dira aurtengo txapelketan eta bi proba konbinatutan lehiatuko dira. Lehenengo proba konbinatuan koxkor biltzea, zaku lasterketa, korrika eta arpana eginen dute eta bigarren proba konbinatuan (Hiru Kirol), lasto botatzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea izanen dute.

Berako lehen jardunaldiaren ondotik, abuztuaren 14an Arantzan eta 21ean Elizondon jokatuko dira bigarren eta hirugarren saioa eta finala abuztuaren 28an jokatuko da Berriozarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun