Beintza-Labaiengo bestak uztailaren 30etik abuztuaren 3ra ospatzen ari dira

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 30a

Astelehen arratseko tortilla eta postre lehiaketak ikusmina (eta gosea) sortzen du. TTIPI TTAPA

Larunbat arratsaldean aizkora apustu handia jokatuko zuten Mindegia eta Larretxeak Lopez eta Nazabalen kontra

Uztailaren 30ean, ortziral arratseko 20:00etan bota zen altxaferoarekin hasi ziren Beintza-Labaiengo bestak. Asteburuaren ondotik, azken ekitaldiak izanen dituzte astelehen eta asteartean

Uztailaren 30ean, ortziral arratseko 20:00etan bota zen altxaferoarekin hasi ziren Beintza-Labaiengo bestak. Ekitaldiz betetako asteburuaren ondotik, hondar egunak falta zaizkie.

 

Astelehen arratsean tortilla eta postre lehiaketa

Abuztuaren 2an, astelehenean, Labaienen izanen dira ospakizunak. 11:00etan Kalejira izanen da txistulariekin eta ordu berean Plater-tiroketa. 17:00etan Mus txapelketa jokatuko da. 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel akordeoilariarekin.

 

Asteartean bertso bazkaria

Abuztuaren 3an, asteartean, Beintzan izanen dira ekitaldiak. 11:00etan Kalejira txistulariekin. Eguerdian Herriko aizkolariak ariko dira. 14:00etan bertso-bazkaria izanen da Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin. Bazkal ondoren karrikaz-karrika erronda eginen da txistulariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel akordeoilariarekin. Gauerdian Gaixoa ni, bestei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun