Mugarik gabeko telebistaren aldeko sinadurak onartu dituzte

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 27a

Nafarroan hainbat lagunek sinatu zuten, ETB ikusten segitzeko helburuarekin

Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak idatziz onartu du Mugarik gabeko telebista ekimenak bidali behar zituen 500.000 sinadurak gainditu dituela. 651.650 sinadura jaso dituzte, eta horietatik 559.759 onartu dituzte. Horren ostean, Accio Cultural taldeak gestioak hasi ditu, lege proiektu bat onar dadin. Telebistak euren hizkuntza-komunikazio espazioan ikus daitezen eskatuko luke legeak, tartean ETB Nafarroan ikustea.

Hain zuzen, Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen Nafarroan Euskal Telebistan ikusten segitzeko eta eskubide hori legez bermatua izan dadin eskatzeko. Hala, urtarrilaz geroztik sinadurak biltzen aritu ziren herrietako udalak eta Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Kontseilua eta parte-hartzea «oso inportantea» izan zela adierazi du Euskaltzaindiak, Nafarroan batez ere, helburua ETB Nafarroan ikusten segitzea baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun