Xabier Mindegia, Oihan Larretxea eta Ander Erasun Euskadiko bigarren mailako finalean izanen dira

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 26a, 10:57

Xabier Mindegia bikain aritu zen Elizondon eta joan den urtean Atutxak egin zuen denbora hobetu zuen. Koldo Alduntzin

Lehen aldiz lortu dute hiru aizkolari gazteek txartela eta finala azaroaren 19an jokatuko da Donezteben

Xabier Mindegiak, Oihan Larretxeak, Fausto Mugertzak, Jexuxmari Lasak, Manuel Kañamaresek eta Ander Erasunek jokatuko dute bigarren Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren finala, Donezteben, heldu den azaroaren 19an, 17:30ean. Euskadiko mailaketan bigarren mailan ari diren 12 aizkolarik jokatu zuten Elizondon Santiago egunez jokatu zuten saioa, eta Xabier Mindegiak egin zuren kanporaketako denborarik onena (15:02). Horrenbestez, Beintza-Labaiengo gazteak (26 urte) hobetu egin du iaz Aitzol Atutxak eginiko denbora (15:34).

Xabier Mindegiak, Oihan Larretxeak, Fausto Mugertzak, Jexuxmari Lasak, Manuel Kañamaresek eta Ander Erasunek jokatuko dute bigarren Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren finala, Donezteben, heldu den azaroaren 19an, 17:30ean. Euskadiko mailaketan bigarren mailan ari diren 12 aizkolarik jokatu zuten Elizondon Santiago egunez jokatu zuten saioa, eta Xabier Mindegiak egin zuren kanporaketako denborarik onena (15:02). Horrenbestez, Beintza-Labaiengo gazteak (26 urte) hobetu egin du iaz Aitzol Atutxak eginiko denbora (15:34).

Elizondoko Laxo plazan zen jokatzekoa saioa, baina pilotaleku berritu estalian jokatu behar izan zuten euriagatik, 450 ikusle lekuko zirela. Aizkolari bakoitzak bosna pago-ebor ebaki zituen: hiru kanaerdiko (54 ontza), 60 ontzako bat eta Oinbiko bat (72 ontza). Hurrenkera honetan jarri dituzte enborrak antolatzaileek (Nafarroako Herri Kirol Federazioak): kanaerdiko bat, 60koa, oinbikoa eta azken bi kanaerdikoa.

Guztira hamalau aizkolari dira aurten bigarren mailan, baina Daniel Vicentek eta Joxejuan Barberenak esku ez hartzea erabaki zuten. Lehian aritu diren hamabi aizkolariak lau aizkolariko hiru txandatan banatuta aritu dira. Lehen txandan, Larretxea, Aratz Mugertza, Telletxea eta Mindegia aritu dira lanean. Oso lehia estua eta txalogarria izan dute hasiera-hasieratik Larretxeak eta Mindegiak. 60 ontzako (bigarrena) ebakita, 42 segunduko aldea atera dio Larretxeak Mindegiari, baina oinbikoa (hirugarrena) ebakita, 3 segunduko aldea atera dio Mindegiak. Azken bi kanaerdikoetan ere Mindegia gailendu da, eta azkenean 22 segundoko aldeaz nagusitu da Beintza-Labaiengoa; 15:02 behar izan du Mindegiak eta 15:24 Larretxeak eta biak sailkatu dira finalerako. Mugertza eta Telletxea parean aritu dira, baina ez dira sailkatu finalerako.

Bigarren txandan, berriz, Fausto Mugertza, Aranberri, Erasun eta Olano lehiatu dira. Aurreneko bi enborretan parekotasun handi samarra izan dute Mugertzak, Erasunek eta Olanok. Oinbikoa ebakita ere, aldeak txikiak izan dira, erasunek ebaki badu ere azkarren. Hortik aurrera, ordea, Mugertzak hartu du probaren burua, eta azkenean, 29 segundoko aldea atera dio Erasun-i; biak sailkatu dira.

Hirugarren eta azken txandan, Ugarteburuk, Lasak, Kañamaresek eta Ugaitz Mugertzak jardun dute. Txanda hori ere oso lehiatua izan da, minutu bat eta 13 segundoko aldean sartu baitira lau aizkolariak. Lasak hartu du probaren burua lehen kanaerdikoan. Oinbikoa ebaki ondoren ere, Legorretakoak jarraitu du lehen postuan, baina soilik, 20 eta 28 segundoko aldea aterata Kañamaresi eta Mugertzari. Azkenan, 13 eta 20 segundoko aldeaz gailendu zaie Kañamaresi eta Mugertzari; Lasa eta Kañamares sailkatu dira.

Hortaz, Kañamares eta Fausto Mugertzak errepikatu eginen dute iazko finala; Lasak ez zuen jokatzerik izan iazko txapelketa, baina 2008koan denborarik onena egin zuen kanporaketan eta finalera sailkatu zen. Mindegia, Erasun eta Larretxea gazteak, berriz, lehenengoz ariko dira bigarren mailako finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!