Euskal Herriko II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa Elizondon

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Igande honetan, Euskal Herriko II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da Elizondoko Laxo Plazan, 19:30ean hasita. 12 aizkolari lehiatuko dira: Manuel Kaña­ma­res (Nafa­rroa), Xabier Min­de­gia (Beintza-Labaien), Ander Erasun (Aurtitz), Arkaitz Olano (Lei­tza), Oihan Larretxea (Bera), Fausto Muger­tza (Gipuzkoa), Aratz Mu­ger­tza (Gipuzkoa), Ugaitz­ Mugertza (Gipuz­koa), Jose Mª Telletxea (Gipuz­koa), Jose Ugar­te­buru (Gipuzkoa), Jabier Aranbe­rri (Gipuzkoa) eta Jesus Mª Lasa (Gipuz­koa).
Aizkolari bakoitzak hiru kanaerdiko, 60 on­tzako bat eta 72 ontzako bertze bat moztu beharko ditu. Eta kanporaketan sailkatzen diren lehen sei aizkolariak Doneztebeko Ferietan jokatuko den finalean ariko dira.
Bertzalde, abuztuaren 29an Arazurin jokatu­ko da Nafarroako III. Mailako Aizkora Txa­pel­keta, eta han ariko dira eskualdeko hiru kirolari: Jo­se Antonio Loiarte (Zu­bieta), Asier Pellejero (Areso) eta Raul Kas­tro (Urroz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun