Beran jokatuko den jardunaldiarekin hasiko da Herriz Herri Txapelketa

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Joan den urtean Berako taldean aritu ziren kirolariak. Artxiboko argazkia

Bera eta Baztango Basaburuak ariko dira

Abuztuaren 1ean Beran jokatuko den lehen jardualdiarekin emanen zaio hasiera He­rriz He­rri herri kirol txapelketari. Lau taldek parte hartuko dute: Bera, Berriozar, Basaburua (Baztan) eta Ultzamak, eta bi konbinadetan ariko dira.
Lehendabiziko proba kon­bi­na­­tuan hiru jardunaldi eta finala jokatuko dira eta saioetako hiru talde onenek lortuko dute finalerako txartela. Txokor bil­tzea, zakua, lasterka  eta arpana sar­tzen dira lehen proba honetan.
Bigarren proba konbinatuan, berriz, lasto botatzen, txinga-era­maten eta in­gude-altxa­tzen ariko dira kirolariak. Kasu honetan, liga sistema erabiliko denez, lau jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian berdinketa egonez gero, berdinketa proba baka­rrean hau­tsiko da eta zoz­keta bidez aukeratuko da berdinketa hausteko zein proba eginen den.
Beran, abuztuaren 1ean, 19:30ean eginen den lehenbiziko jardunaldiaren ondotik, biga­rrena Arantzan eginen da abuztuaren 14an, 19:30ean; hirugarrena abuztuaren 21ean Elizondon, 19:30ean, eta finala abuztuaren 28an jokatuko da Berrioza­rren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun