Uztailaren 14an besta eguna ospatu da aurten ere. Batzuek Frantziako egun nazionala ospatu duten bitartean, bertze batzuek gogoratu dute euskal ikurrina 1894ko uztailaren 14an agertu zela lehen aldikotz jende aitzinean Bilbon. Aurtengo besta egunaren bezperan, suaren lehen besta ospatu zen Aintziraren inguruan. Jende multzo ederra bildu zuten musika animazioen ondotik, su artifizialek argitu zuten Ortzango erreka. 14an berean, Amozko besten lehen eguna ospatu zen Larraldean. Petanka eta mus zoingehiagoken eta herri bazkariaren ondotik, arratsaldean ahate jokoa jokatu zen hirugarren aldikotz. Senpereko eta inguruetako hamar bat gaztek parte hartu zuten aspalditik heldu zaukun joko maitagarri hortan. Goresmenak Amozko besta komite osoari!