Bi liburu Senpererekin lotuak

Franck Dolosor 2010eko uztailaren 22a

Bere lehen eleberri historikoa ida­tzi eta aurkeztu du berriki Jean Sauvaire senpertarrak. Marguerite et Wellington izena eman dio eta Napoleon denborako gerletan 1813. urtean gure herrian iragan zen amodio historia aipatzen da liburuan. Eleberria frantsesez idatzia da baina aipagarria da duela urte batzuk Senperen finkatu zen gizon hunek euskara ederki ikasia duela.
Bertzalde, ondoko asteetan bertze senpertar batekin lotua den liburua agertuko da, aldi huntan euskaraz. Andoni Iturrioz euskaltzale ezaguna bere aita zenaren biziari buruzko lan bat prestatzen ari da kusin baten laguntzarekin, Joxemari Iturriozekin, hain xuxen. Manuel Iturrioz – Orexa 1902 – Donostia 1991 – Bo­rrokalari baten bizipenak deituko da laster agertuko den liburu hunkiga­rria. Udazkenean berriz aipatuko dugu lan balios hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun