DATUA 1,5 hektareako eremua erosi du Udalak Herriko Etxe gibelean, eta Urgurin 6.000 metra karratu.
Senperek itxura berria izan behar luke ondoko urteetan. Karrika Nagusiko saihesbidea 2013an prest izanen baita, hautetsiek aldaketak eta hobetzeak egin nahi dituzte herriaren bihotzean.
Urguri aldean 6 000 metra karratuko eremua erosi du herriak aparkalekua eta lotura bat egiteko eliza ondoko parke berriarekin. Herriko Etxearen gibelean hektara bat eta erdi erosi dute Karrika Nagusia alde hortarat haunditzeko gisan. Saltegiak, etxebizitzak, feria gune bat eta ikusgarri gela bat altxatuko dituzte ondoko urteetan. Proiektu berriak saltzaileei baizik ez zaizkiote presentatuak izan. Batzuek begi txarrez ikusten dute herri erdiko ferde gune bakarra desageraraztea.
Bertzalde, espaloi berriak eraiki dira Ibarrun eta Lizardiako merkatalgunearen artean. Oinezkoen segurtasuna hobetuko du doi bat. Azkenik, ibilgailuen abiada eztitzeko hiru konkor altxatu dituzte Aintzirako Karrika Nagusian. Ez da dudarik ideia ona dela arrunt jende gutik errespetatzen baitu 30 kilometrako muga. Dena den, berritasuna iragartzen duen bide seinalea erdara hutsean da. Bai Euskarari untsa da, baina noizko Bai Euskaraz?