Zugarramurdiko eta Urdazubiko Udaletako idazkaria den Jabier Irigoien sendatzen den bitartean, bere ordezko bat izanen dugu: Iruñetik etorri den 22 urteko neska gazte bat: Maite Telletxea.
Zortzi lagun aurkeztu ziren bi Herriko Etxeek idazkaria kontratatzeko egindako deialdian, eta guztien artean iruñearra aukeratu dute. Ekainaren 30ean hasi zen lanean.
Egun aldaketa
Bertze aldaketa ttiki bat ere izanen da: idazkaritzako egun bat aldatu eginen baita. Hala, idazkaria asteartetan Zugarramurdin egonen da, eta astelehenetan Urdazubin. Gainetako egunek berdin segituko dute.