Ortziral ilunabarrean botako den txupinazoarekin hasiko dira Elgorriagako Santio bestak

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 23a

Larunbat arratsean tortilla lehiaketa izanen da aurten ere Elgorriagan. TTIPI TTAPA

Zikiro-jatearekin emanen zaie lau eguneko bestei bukaera

Uztailaren 23tik 26ra, ortziraletik astelehenera ospatuko dituzte Elgorriagan ere Santiago bestak. Txupinazoa ortziral arratsean botako dute eta asteleheneko zikiro jatearekin akituko dira bestak.

Uztailaren 23tik 26ra, ortziraletik astelehenera ospatuko dituzte Elgorriagan ere Santiago bestak. Txupinazoa ortziral arratsean botako dute eta asteleheneko zikiro jatearekin akituko dira bestak.

 

Ortzirala 23

20:00etan txupinazoa botako dute. Ondotik zopak. Gero dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

 

Larunbata 24

10:00etan diana. Ondotik gaztelu puzgarriak. 18:00etan Gorriti eta bere animaliak haurrendako. 21:00etan tortilla lehiaketa. Arratsalde eta gauez dantzaldia AIERRIKekin.

 

Igandea 25 Santiago Eguna

08:00etan Aurorak. 10:00etan diana. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan dantzari ttikien emanaldia. Ondotik luntxa. 17:00etan mus txapelketa eta berendua ostatuan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia SANTXOTENA akordeoilariarekin.

 

Astelehena 26

10:00etan diana. 12:00etan toka txapelketa. 14:00etan zikiro jatea SANTXOTENA akordeoilariarekin. Horrela akituko dira bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun