Pago egurraren salmenta izan da urteetan Udalak gastuei aurre egiteko izan duen diru-iturri nagusia. Baina krisi ekonomikoaren eraginez, asko egin du behera eta saldu ezin den egur hori herritarrentzako erabiltzen ari da, ondo etorriko baita neguan etxea berotzeko.
Bestetik, joan den urteko egur loteak traktore txikiekin joateko toki zailean zeuden, baina Jaime eta bere bi lankideen lanari esker, zelai batera atera dituzte. Herritar bakoitzak nahi duen neurrira moztu ditzake orain, eta etxera ekarri gero.