Gure mendietan barna egin den lehen mendi itzulia egin zuten mendizale batzuek uztailaren 4an. Frontoitik abiatu eta Malon barna –bi trikuharri daude hemen– Erakurrira igo ziren (1.142 metro). Gero, Ezkaindik pasatuz, Olegiko harrespila ikusi zuten, baita Iruñarriko menhira ere, Euskal Herriko onenetarikoa. Ehiztarien bidetik eta Kastenea bordatik jaitsiz, Barranka Ostatuan bildu ziren. Xorroxin Irratiaren interesari esker, beste irteera bat antolatuko da Ezkurratik Zubietara. Baina lerro hauek idazterakoan, oraindik zehaztu gabea zen eguna.