Santa Kruz ermita goitik behera zaharberritu dute herritar batzuek

Fernando Etxeberria 2010eko uztailaren 22a

Santa Kruz ermita itxuraberritua. Fernando Etxeberria

Juanita Mariezkurrenak eta bere familiak egin dute

Juanita Mariezkurrena eta bere familiaren lan gogotsu eskuzabalari esker, Santa Kruz ermita erabat itxuraberritua gelditu da. Ermita hau 1727an eraiki zen, beste bat ordezkatuz, Udalaren orduko aktaren arabera, egoera txarrean eta he­rritik urruti –Baztanea bordaren ondoan– zegoena ordezkatuz, hain zuzen.
Lan haundia egin du Juanitak, lurzorua garbituz, paretak pintatuz eta banku, koruko eskailera eta sarrerako ateari berniza emanez. Familia arduratu da kanpokaldea pintatzeaz.
Eta zaharberritze lan hauen ondotik, ermita oso ederra gelditu da. Legez­koa da egindako lan luze, gogorra eta zuzena goraipatzea. Hemendik aurrera, elizkizunetarako, ezkontzetarako eta San Migeli harrera egiteko toki egokia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun