Trikitixarekin eta panderoarekin ederki moldatzen direla erakutsi dute berriki Amaiak eta Uxuek. Baztan, Malerreka eta Bidasoako XIII. Trikitixa Txapelketa jokatu zen uztailaren 4an Lesakan, eta 12 urtetik beheitikoen kategorian, Uxue Matxiñena herritarrak bigarren postua eskuratu zuen Amaia Mikelarena oiztarra lagun zuela.