Uda honetan ere, Leurtzako urtegietan bisita gidatuak eginen dira, Bertizko Partzuergoak Beintza-Labaien eta Urrozko Udalen laguntzarekin antolatuta. Guttieneko taldea osatuz gero, aste osoan goizez edo arratsaldez, ordu erdiko bisitak eginen dira.
Horrez gain, aipatu, beheitiko urtegiaren inguruan elbarrituendako bi kilometroko ibilbidea egokitua dagoela eta Nafarroako Gobernuak aurten ez duela sua egitea debekatu. Beraz, hango parrillak erabiltzeko moduan daude. Dena den, piragua, kanoa eta ur ontzien erabilera debekatua dago, baina koltxonetak, flotadoreak eta antzekoak baimenduak daude