Herriko gazteek bazkaria eginen dute uztailaren 31n Leurtzan

Joseba Urrotz 2010eko uztailaren 22a

Egun berean, lau lagunek lehia ttiki bat eginen dute

Iaz egin zen bezala, aurten ere uztailaren 31n, larunbatarekin, bazkaria antolatu dute herriko gazteek Leur­tzako urtegietan. Baina, aitzinetik, egitaraua osatzeko, apustua ez bada ere, lehia ttiki bat izanen da herriko bi bikoteren artean.
Bikote bakoitzak hain­bat enbor moztu beharko ditu aizkoraz, eta urtegi inguruan, zazpi kilometroko luzera duen itzulia bi aldiz egin beharko du.
Gosea egiteko lan ederra. Ondotik, seguraski, gehienek Bein­tza-Labaiengo bestak be­r­tan direla aprobetxatuko dute, Foru Poliziak bidea trabatzen ez badu behinik behin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun