Udan bete-betean sartuak gaude oraindik, baina herrian udazkenari begira gaude dagoeneko. Aurtengoan herriko uso postuen aprobetxamendurako enkantea egitea tokatzen da eta hori, ahozko posturen bidez laster izanen da. Uztailaren 31n, larunbata, 12:00etan udaletxean eginen da. Enkatean ateratzen diren zortzi ehiza esparruak bi urtetarako adjudikatuko dira.
Hasierako prezioak
Uso ehizako postu hauen hasierako prezioak hauek izanen dira: Golbaiko 11 postuak 30.000 euro, Uztalakortako 8 postuak 12.000 euro, Bidakorriko 14 postuak 9.000 euro, Labeagako 7 postuak 4.000 euro, Bidasostako 10 postuak 5.000 euro, Txarutako 7 postuak 6.000 euro, Ubedoko 6 postuak 1.500 euro eta Argibelko 8 postuak 2.000 euro. Ubedo eta Argibeleko esparruak izan ezik, gainerako guztiek beraien txabola daukate.
Enkatearen baldintza plegua Herriko Etxeko idazkaritzan eskura daiteke astelehen, asteazken eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara.