Bere garaian iragarri bezala, hasi dira sekretarioaren etxeko edo Uhaldeko teilatua konpontzen. Uztailaren 10ean hasi ziren eta egunero izaten da zeregina. Santesteban zerrategikoak ari dira egur lana egiten, baina horiez gain, ia egunero 10-12 lagun elkartzen dira auzolanean aritzeko. Emakumezko zein gizonezko, denak ari dira Uhaldea itxuraberritua geldi dadin borondate osoz esku bat botatzen.