Garaipenez garaipen dabil Joakin Aioroa, gelditu gabe. Iparraldeko Joko Torneoan eskuratutako lehendabiziko postuaren berri eman genuen aitzinekoan, eta orain Nafarroako txapela lortu duela aipatuko dugu. Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 10ean, 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman behar izan zikion Aioroak, minutu eta erdiko denboran, eta 92 altxaldirekin bera izan zen nagusi. Joan den urtean ere bera izan zen txapelduna, 91 altxaldi eginda, eta beraz, aurtengo Nafarroako Ingude-Altxatze Txapelketan hobetu egin du iaz lortutako emaitza. Bigarren gelditu zen Xabi Sein igantziarrak baino hiru jasoaldi gehiago egin zituen.