Lehen ere erakutsi izan du pilotan ederki moldatzen dela Arkaitz Untxalok, eta berriki ere bertze garaipen batekin etorri da. Baztango Txaruta Pilota Eskolan dabil eta uztailaren 4an, Baztan eta Uharteren arteko lehian han izan zen, Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalean. Infantilen mailan, David Albiasu lagun zuela 18-6 irabazi zuten partida. Emaitza erabakiorra izan zen txapela Baztan aldera joateko.