Herriko Etxeko teilatua konpontzeko deialdian ez da proposamenik aurkeztu

Arkaitz Mindegia 2010eko uztailaren 22a

Aurtizko frontoiaren teilatuko lanak Mindegia zurgindegiak eginen ditu

Udaletxeko eta Aurtizko frontoiko teilatuak konpontzeko deialdia egin zuen Udalak joan den hilabetean, eta epea akituta, proposamenik gabe gelditu da He­rriko Etxekoa. Teila zaharrak kendu eta behar den tokietan berdindu, teila berriak arrastrelekin paratu eta teilatu-hodiak, zorrotenak eta lau sabailehio jarri nahi dira, baina lehendabiziko deial­di honetan ez da eskaintzarik aurkeztu.
Aurtizko frontoiko teilatua berritzeko deialdian, aldiz, bi enpresa aurkeztu ziren, eta Udalak Mindegia zurgindegiari esleitu dizkio lanak. Teilatua osorik moldatu beharko du Aurtizko zurgindegiak.

Hoditeria
Ur depositutik sarera doan hoditeria nagusia berritzeko asmoa ere badu Udalak, eta lanak esleitu ere egin ditu. Hiru enpresa aurkeztu ziren deialdi honetan, eta Sasoik eginen ditu. Obrak­ hasitakoan, sei asteko epea izanen du akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun