Izabako Camille Extreme proba zerbaitegatik ezaguna bada, hori duen maila gogorragatik da. Ez guttiago eta ez gehiago, 31,4 kilometroko ibilbidea eta 3.900 metroko desnibela osatu behar izaten dute lasterkalariek. Baina bada harat joatera ausartzen denik ere. Eta Alfredo Telletxea herritarra da horietako bat. Laugarren edizioa joan den igandean, uztailak 18, egitekoa zen, eta hantxe parte hartzekoa zen Telletxea. 2006an ere parte hartu zuen lasterketa gogor honetan.
Ekainaren 6an, bertzalde, Baigorrin jokatu zen Artzainen Lasterketan lan ederra egin zuen, bosgarren postua eskuratuz. Eta ekainaren 13ko Lakuntza-Aralar lasterketan 46. sailkatu zen. Gibelerago joz, maiatzean Zarautzen egin zen Pagoetako Mendi Lasterketan 15. gelditu zen eta apirilean, Lapurdiko Les Delices D’Ursuia proban seigarren.